943 795 363 info@azkarate.eus

IBILERAREN AZTERKETA BIOMEKANIKOA

Ibiltze aparatu osoaren araketa biomekaniko baten bitartez, oinez zein korrika ari gareneko malformazio, patologia edo desbideraketak zehaztu ditzakegu diagnostiko zehatz bat lortuz eta era berean, ondoren, behar moduko tratamendua aplikatzeko gai izango gara.
Oina dugu lurrarekin kontaktuan dagoen gorputz atal bakarra eta berau lurrean jartzeko edo zapaltzeko moduak, eragin zuzena izango du sistema osteomuskular osoan. Orkatila, belaun, mokor eta bizkar-hezurreko lesio gehienak, zapaltzeko moduarekin zuzenean daude erlazionaturik.
Oinatz eta martxaren ikerketa:
Ikerketa biomekanikoen bitartez, zure oinaren, oinatzaren eta martxaren ezaugarriak zehatz mehatz ezagutu ditzakegu. Oinatzaren analisi biomekaniko batez eta presioen plataformaren bitartez, mugimenduan zein modu estatikoan, oinatzak helarazten digun informazio guztia digitalizatzen dugu.
Haur eta helduen martxaren ikerketaren bitartez, dismetriak, balantze muskularra eta esku-ohean araketa artikularra (oina, mokorra, belauna, orkatila eta bizkar-hezurra) baloratzen ditugu.
Optogait sistemaren bitartez eta martxaren grabaketak erabiliz, parametroak, abiadura datuak, angelutasunak eta abar,  denbora errealean jasotzen ditugu eta hauen laguntzaz diagnostiko egokiagoak lortuko ditugu eta baita tratamendu eraginkorragoak aplikatuko ere.

ESKURATU ZUREA 943 795 363 TELEFONOAN