KIROL PODOLOGIA
Egun, kirol-jarduera geroz eta ohikoagoa da eta atal garrantzitsua bihurtu da gure egunerokotasunean. Hau dela eta, zientziak zein medikuntzak, kirolarien zaintzan kontzientzia hartu dute Podologiaren barruan sail-sorta anitza sortuz.
Kirolarekiko dudan zaletasunak, kirol-podologiak barnebiltzen dituen diziplina ezberdinetan interes berezia izatera eraman nau.
Nire esperientzia profesionalak, kirol-diziplina guztiak artatzeko aukera ematen dit: lasterkariak, banakako kirolak zein talde kirolak, mendizaletasuna …
Lasterkarien mundua geroz eta atentzio profesional behar handiagoak eskatzen ditu. Honegatik, gure kontsultan pausoak aurrera eman ditugu, unitate biomekanikoaren laguntzaz, korrika egiteko zinta erabiliz eta jarduera grabatuz, pazientearen esplorazioa egiten da, honela, mota guztietako artikulazioak eta hauen ibilbide artikularrak egiaztatuz, kuantifikatuz … Ondoren, emaitzak artatuz, tratamendu egokia bideratzeko aukera izango dugu, ortopodologikoa dela, fisioterapia dela, edota bestelako profesional batzuei deribatzeko beharra dela ere.
Hamar urtez S.D. Eibarko lehen ekipoko zerbitzu medikoaz elkarlanean arituz, futbolarien oinen zaintzan eta lesioen prebentzio eta tratamenduetan ditudan ezagutzak, egun, helduago dira.
Kirolarien beharrei erantzun egoki eta emankorragoa eskaintzeko asmoz, “ Gogortuz Fisioterapia” fisioterapia zerbitzuarekin batera, talde profesional bat osatzen dugu. Honek, gure pazienteen kirol-errendimendua hobetzea eta egoera ezberdinak prebenitzea, diagnostikatzea eta tratatzea ahalbidetzen digu.
Kontsultan, kirol-eremuan adituak diren fisioterapeutekin eskuz esku lan egiteak, ezagutzak elkar trukatzeak eta radio-diagnosi ekipoen zein teknologia goreneko material ezberdinen erabilerak, pazientearen tratamendua zinez hobetzen du.
AURREZ
TXANDA
943 795 363